Elektrizitatea
Mantentze Lanak
ERDI-TENTSIOA
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren (Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza) Erregistroan goi-tentsioko enpresa muntatzaile instalatzaile bezala gaude erregistratuta 20/EAT2-24 zenbakiarekin.
Laguntza tekniko zerbitzua 24 orduz / urteko 365 egunetan.
Prebentziozko mantentze nahiz mantentze prediktibo eta zuzentzaileari buruzko programak eskaintzen ditugu azpiestazioetan eta transformazio-zentroetan, hain zuzen ere:
Lur neurketak.
Paseko eta kontaktuko tentsioak neurtzea.
Babesgarrien hautakortasuna.
Energia erreaktiboa konpentsatzea.
Hornikuntzaren kalitatea aztertzea.
Ikuskapen Termografikoa puntu beroak antzemateko.
Transformadoreak aztertu eta olioa aldatzea.
Kondentsadoreen bateriak erdi-tentsioan.
Ikuskapenak/Auditoretzak goi-tentsioko araudia egokitzeko.
Aldizkako arauzko ikuskapenen plangintza egiten dugu Kontrol Erakunde Baimenduekin (OCA).
Instalazioen telekontrolari, datu-neurketei eta datu-azterketei esker, instalazioen erabilgarritasun-denbora maximizatu ahal izango dugu.
BEHE-TENTSIOA
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren (Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza) Erregistroan behe-tentsioko enpresa muntatzaile instalatzaile bezala gaude erregistratuta 20/EIBT-1643 zenbakiarekin.
Zure instalazioei behe-tentsioko auditoretzak egiteko aukera eskaintzen dugu, instalazio horien bizia luzatzearren, instalazioak pertsonentzat seguruak izan daitezen:
Babesgarriak aztertzeko parametroak neurtzea (lurrak, inpedantziak…).
Diferentzialak ikertzea: pertsonak kontaktu zuzen eta zeharkakoetatik babesteko gailuak.
Babesgarrien hautakortasuna aztertzea.
Sare-Taldea konmutazioa.
Panel eta elementu kritikoen Ikuskapen Termografikoa.
Aldizkako arauzko ikuskapenen plangintza egiten dugu Kontrol Erakunde Baimenduekin (OCA).
Eskema elektrikoak eguneratzen ditugu.
Bezeroaren instalazioetan langileak ematen ditugu.
Poligono Borda Berri 4 • Parcela C1
20140 • Andoain • Gipuzkoa
Pribatutasun Politika | Legezko Oharra | Enpresaren Politika
Copyright © Elmek