Elektrizitatea

Ingeniaritza Propioa

Instalazio bakoitzarentzat hoberenak diren konponbideak diseinatzen ditugu. Baliabide tekniko eta ekonomikoen esleipen efizienteak eta diseinua, fabrikazio eta logistika digitalizatuarekin batera, EPLANen integratzeak, banakako konponbideak oso epe laburretan ematea ahalbidetzen digute. Instalazioen jarraipena eskaintzen dugu, horien bizi-zikloa behar bezala kudeatzeko.

EPLAN Pro Panel tresna erabiltzen dugu armairu elektrikoak diseinatzean, 3Dko maketarekin. Goi-mailako kalitateko 3Dko muntaketa-diseinua bermatzen dugu. Integrazio ezin hobea fabrikaziorako, eta jarraitutasuna, prozesu-katean eta lan-fluxuan. 2Dn bistaratu ezin diren armairuaren osagaiak bistara ditzakegu 3D teknologiari esker.

Smart Wiring tresnaren eskutik, armairuen kableatua optimizatzen dugu. Tresna horri esker, % 100 digitala den eran bistaratzen dugu kableatua eta lortzen dugu informazio beharrezkoa. Iturriak, ebakidurak eta koloreak deskribatzea errazten du, baita konexio-puntuak izendatu eta bukaera eroaleak eta bideraketa prozesatzea ere.

Hori guztia, gure lana kalitateduna eta efizientea izan dadin eta bezeroari baliagarri izango zaion informazio gehigarria eman diezaiogun.

Poligono Borda Berri 4 • Parcela C1
20140 • Andoain • Gipuzkoa