Erronka berri bati aurre egiteko sortu da ELMEK: Elektrizitatea eta Mekanika integratzea. Izan ere, sektore elektrikoan eta mekanikoan jardunbide luzea dugu, baita eskariaren eskakizunetara etengabe egokitzeko gaitasuna ere, bezeroei balio erantsiko zerbitzuak eskaintzearren. Guzti horretarako gure bazkide den MEIVCORE-n esperientzi zabala dugu lagun , sektorean especialista eta eskarmentu internazional handikoa.
Proiektu berria da, enpresekin hertsiki elkarlanean aritzeko asmoz, horiek digitaliza eta benetako “industria adimendun” bilaka daitezen, eta, eginkizun horretan, prozesu eta tresna ezagunak aplikatzen ditu, hala nola, Scadas edo datuen erregistroa eta monitorizazioa. Halaber, aurrerapausoa eman nahi du azken teknologiak, esaterako Gauzen Interneta, Machine Learning–a edo Biki Digitala/Digital Twin-a integratzeko, enpresak bezeroen berariazko eskari eta eskakizunetara molda daitezen.
Digitalizazioa mundua aldatzen ari da, eta ELMEKek zeure aldaketa-proiektuan laguntzen dizu.
Akreditazioak:
Goi-Tentsiorako Enpresa Instalatzaile eta Mantentzailea, Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzako Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailean 20/EAT2-24 zenbakiarekin erregistratutakoa.
Behe-Tentsiorako Enpresa Instalatzaile eta Mantentzailea, Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzako Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailean 20/EIBT-1643 zenbakiarekin erregistratutakoa.
Poligono Borda Berri 4 • Parcela C1
20140 • Andoain • Gipuzkoa
Pribatutasun Politika | Legezko Oharra | Enpresaren Politika
Copyright © Elmek